Albisteak

 

Alarma egoera dela eta, gizarteak ezin izan ditu heriotza ugari duintasunez artatu. Maite dugun pertsona baten heriotzagatiko dolua prozesu naturala da, emozio askotarikoa eta kasu gehienetan gertuko pertsonen laguntzarekin aurre egiten zaiona.

Gizarte Ongizateko Sailak gogorarazi nahi du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak "Betirako Programa" eskaintzen duela, pandemiaren ondorioz pertsona gerturen bat galdu dutenei laguntzeko eta arreta psikologikoa emateko.

Zerbitzua doakoa da eta espezialistek eskaintzen dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, 900 908 744 telefonora deitu ahal da astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara