Albisteak

 

Bizkaiko udalerriek 26 milioi euro jasoko dituzte Foru Aldunditik, 2019ko ekitaldiko Udalkutxa Udal Finantzaketarako Foru Funtsa likidatu ondoren. Diru kopuru hori iazko kontuen superabitetik dator.

Urduñari dagokionez, udalarekin adostu zuten zenbatekoa baino 82.902 euro gutxiago dira. Horrenbestez, 2020rako udal aurrekontuak mugatuagoak izango dira hirian.

Udal gobernuak erabaki horren aurka egin du eta Aldundiak Urduñako Udalari egindako murrizketarekin kezkatuta agertu da, osasun larrialdiak eragindako krisia dela eta.