Albisteak

 

Urduñako ostalaritza eta txakolinaren sektorea bultzatzeko asmoz, "Gilda & Txakoli" kanpaina gastronomikoa hasiko da uztailaren 24an.

Ekimen honek txakolinaren ekoizpena eta eskaintza turistikoa zein gastronomikoa bateratuko ditu, tokiko eskaintza erakargarria osatzeko eta ostalaritza sustatzeko helburuarekin.

Horrela, lurraldearekin lotura estua duten eta tokiko ingurunea identifikatzen duten bi produktu ezagutarazi eta horien kontsumoa sustatu nahi da: gildak eta txakolina. Izan ere, hirian hiru txakolin marka daude, lurralde historiko osoan saltzen direnak.

Merkataritza eta ostalaritza indartzeko udal-kanpainarekin bat egingo duten ostalaritza-establezimenduek Bizkaiko gilda eta txakolina dastatzeko aukera eskainiko dute, 2,20 euroko prezioan. Eskaintza berezi hori 2020ko larunbat, igande eta jaiegunetan egongo da herritarren eskura.