Albisteak

 

Tokiko merkataritzak eta ostalaritzak Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoak ematen duen doako aholkularitza-zerbitzua eskuera dute duela urte batzuetatik. Sustapen Ekonomikoko udal arloarekin lankidetzan, helburu hauek ditu:

  • Aholkularitza espezializatua eskaintzea merkataritzari, sustatzaile berriei zein merkatarien elkarteari berari.
  • Berrikuntzei, kalitateari eta teknologia berriak ezartzeko proiektuei buruz sentsibilizatzea eta horiek sustatzea.
  • Enpresa-transmisioa eta ekintzailetza prozesuak sustatu, baita kontsumitzaileentzako balio erantsia sortzen duten ekintzak eta hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea ere.
  • Lankidetza-estrategiak sustatzea udaletan edo banaketa-katean.
  • Merkataritza eskualdearen irudia hobetzea, ondarearekin, kulturarekin eta ingurumenarekin jasangarria den ekonomiarekin lotutako estrategien bidez.

Informazio gehiago jaso nahi duten profesionalak Leire Albizurirekin harremanetan jar daitezke -Urduñako Udala: behargintza@urduna.com, 945 38 30 03 81) –, Rosa Mª Miguel – Merkataritzako Bulego Teknikoa: gatc@laudiocomercial.com, 94 672 28 91/94 403 05 78 – edo egoitzan bertan (Zumalakarregi etorbidea 33, 1. esk.).