Albisteak

 

Zenbait estolderia arazo antzeman ditu hirian Urduñako Udalak. Alde batetik, arraildurak topatu dira San Miguel auzoan, gutxi gora behera, estolderiaren 20 metrotan. Bestalde, Otxomaio auzoan buxadurak detektatu dira.

Udalak dagoeneko ekin dio matxura eta buxadura horiek konpontzeko prozesuari. Horretarako lanak aurrera joan ahala, ohiko udal komunikazio kanalen bidez datu gehiago iragarriko dira.