Albisteak

 

COVID-19 birusaren aurkako prebentzio neurri gisa, bertan behera utzi dituzte Terreroko, Lendoñoko, Orruñoko, Antigua auzoko eta San Miguel auzoko jaiak. Hala jakinarazi diote antolatzaileek Udaleko Kultura Sailari.

Kale Barrian eta Belandian, aldiz, egungo osasun egoerarekin eta agintariek ezarritako segurtasun neurriekin bateragarriak diren ekitaldiak antolatu nahi dituzte.

Jai horien programazioa ohiko udal komunikazio kanalen bidez jakinaraziko da.