Albisteak

 

Urduñako Turismo Bulegoak apirilaren amaieran abiatutako "Cicerone" kanpainatik, hiriko 'Top 10' osatu da:

  1. Hirigune historikoa
  2. Mendi ibilbideak
  3. Salbada mendilerroa
  4. Otxomaioak
  5. Txarlazoko monumentua
  6. Antiguako santutegia
  7. Pintxoak eta poteoa
  8. Nerbioiko ur-jauzia
  9. Tokiko produktuak
  10. Larruazabalgo batzarra, ordena horretan.

Guztira, 51 pertsonak hartu dute parte. Parte-hartzaileen %57 urduñarrak dira, %18 bizkaitarrak (Santurtzi, Bilbo, Orozko eta Ugao) eta %18 arabarrak (Amurrio, Gasteiz, Artziniega, Laudio eta Saratxo). Bestalde, %7k atzerritik erantzun du inkesta, Parisetik, Zaragozatik eta Venezuelatik, hain zuzen ere.

Gainera, aipatzekoa da egun Urduñan bizi ez diren pertsona horien artean %14 bizi izan zirela hirian, %17k maiz bisitatzen dutela aisialdi edota kirol arrazoiengatik eta %12k bertan lan egiten dutela, senideak edota lagunak dituztela edo mendi bideren bat egin dutela.

Yolanda Martin Valle, Luis Urruela Infante, Iñaki Sanchoyerto Ugarte eta Ainhoa Astarloa Eguiguren izan dira zozketaren irabazleak.

Sari bakoitzak 45 euroko balioa du; 15 euroko 3 bonutan banatuta dago bakoitza, saltokietan, ostalaritzan eta tokiko ekoizleen merkatuan kontsumitzeko, hurrenez hurren.