Albisteak

 

Udaleko Hirigintza Arloak Carretera Vitoria urbanizatzeko lanei jarraipena eman die. Obra horiek 2020. urtearen hasieran hasi ziren.

Udalak 91.473 euroko aurrekontua du exekuzio materialerako; zenbateko horri BEZa, gastu orokorrak eta mozkin industriala aplikatuko zaizkie.

Fase honen aurretiko lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: lurren mugimendua, fabrika-obrak, lehendik dauden eta eraginpeko zerbitzuak, urbanizazioa, segurtasuna eta osasuna, hondakinen kudeaketa eta kalitate-kontrola.

Proiektu honen barnean, zebra-pasabide bat margotuko dute sortu berri den espaloitik suhiltzaileen eraikinera. Horrez gain, estolderia orekatzeko lanak hasi dira.