Albisteak

 

Urduñako ostalaritza eta txakolinaren sektorea bultzatzeko asmoz, "Gilda & Txakoli" kanpaina gastronomikoa hasiko da uztailaren bigarren hamabostaldian. Ekimen honek txakolinaren ekoizpena eta eskaintza turistikoa zein gastronomikoa betratuko diu, tokiko eskaintza erakargarria osatzeko eta ostalaritza sustatzeko.

Ekintza honen bidez, lurraldearekin lotura estua duten eta ingurunea identifikatzen duten bi produktu ezagutarazi eta horien kontsumoa sustatu nahi da: gildak eta txakolina. Izan ere, hirian hiru txakolin marka daude, lurralde osoan saltzen direnak.

Merkataritza eta ostalaritza indartzeko udal-kanpainarekin bat egingo duten ostalaritza-establezimenduek Bizkaiko gilda eta txakolina dastatzeko aukera eskainiko dute, 2,20 euroko prezioan. Eskaintza berezi hori 2020ko larunbat, igande eta jaiegunetan egongo da herritarren eskura.

Kanpainarekin bat egin nahi izanez gero, udalarekin harremanetan jartzeko aukera dago uztailaren 10ra arte, behargintza@urduna.com helbidera idatziz edo 945 38 30 03 (luz. 81) telefono zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.