Albisteak

 

Beharsarea langile eta kontratugile euskaldunak harremanetan jartzeko Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako webgunea da. Euskaraz erabil daitekeen lana eskaini eta eskatzeko plataforma sinple eta eraginkorra da.

Aurten, Urduñak parte hartuko du ekimen horretan lehen aldiz, Basauri, Erandio, Galdakao, Getxo, Mungia eta Uribe Kostarekin batera.

Web-orri horretan, lan-postuak zein langileak bilatzeko aukera egongo da. Hainbat esparrutan egongo dira sailkatuta eskaintzak. Honako kategoriak daude: zaintzaileak, begiraleak, merkataritza, ostalaritza, eskola-laguntza, industria eta bestelakoak.

Ildo horretan, lan partzialak zein lan profesionalak eskaintzeko eta eskatzeko aukera dago zerbitzu honen bidez. Gainera, auzo eta kale jakin batzuetan bila daitezke eskaintzak.

Urduñako ataria kontsultatzeko, hasierako orrialdean Urduña aukeratu edo www.beharsarea.eus/urduna/hasiera/ helbidea bilatu ahal da zuzenean nabigatzailean.

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago jasotzeko, Urduñako Udalaren Euskara Arloarekin harremanetan jar daitezke herritarrak, 945 38 30 03 (luz. 52) telefonoan edo euskara@urduna.com posta elektronikoko helbidean.

Kartela (PDF 4,39MB)