Albisteak

 

Uztailean 09:30etik 13:30era irekiko ditu ateak Urduñako Alondegia Gizarte Etxeak. Abuztuan, aldiz, itxita egongo da.

Bestalde, uztailaren 17ra arte Alondegiako ikasgelak erabili ahal izango dute selektibitatea, unibertsitate-azterketak edo oposaketak prestatu behar dituztenek.

Egungo COVID-19 pandemia dela eta, ezin izango dira ikasgeletako ordenagailuak erabili. Plazak mugatuak dira eta, eserleku libreren bat uzten den bakoitzean, atezainari deitu beharra dago.

Horrekin batera, nabarmentzekoa da beharrezkoa dela amankomuneko guneetan maskara erabiltzea.