Albisteak

 

Alarma-egoera hasi zenetik, Urduñako Biltegiko elikagaien eskaerak %15 egin du gora: 270 pertsonei zerbitzua ematetik, 319 eskatzaile izatera igaro dira gaur egun.

Neurri batean, Europar Batasuneko zein Bizkaiko elikagaien bankutik jasotako 6.194kg-ei esker artatu ahal izan dira herritar horiek guztiek.

Egoera ahulean dagoen edozein pertsona udal Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar daiteke zerbitzua nola eskatu ahal den kontsultatzeko, 945 38 30 03 (luz: 55) edo 688 828 025 (Hezitzaileak: Libe/Maitane) telefono zenbakien bidez.

Arropa eskaerak

Arropa eta etxeko tresnen eskaerei erantzuteko nahiz donazioak jasotzeko zerbitzua abian dago berriro. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharra dago, aurretik aipatutako telefono zenbakien bidez.