Albisteak

 

Urduñako Udaleko Hirigintza Sailak Nafarroako parkingean egokitu duen autokarabanak aparkatzeko behin-behineko gunea prest dago.

Guztira, autokarabanentzako 12 plaza ditu; gainerako aparkalekuak, aldiz, beste ibilgailu mota batzuetarako dira, besteak beste, autoetarako.

Erabiltzaileek edateko ura kargatzeko eta ur grisak husteko aukera dute, gutxi gorabehera, parkingetik 500 metrora: hiriko zezen-plazan, hain zuzen ere.

Egokitze lanak Ekonomia Sustapen udal arloarekin batera gauzatu dira. Helburua da udalerrian hautematen den premia bati behin-behinean erantzutea eta, aldi berean, hirian gutxieneko espazio bat sortzea autokarabanen sektore turistikoa erakartzeko, gaur egun gorantz ari delako.