Albisteak

 

Navasen eginiko agroelikadura politikei buruzko mintegiko argazkia.

"Tokiko Elikagai Sistemak Arrisku globalen aurrean" Agroekologiaren Aldeko Hirien Sarearen urteko topaketan izango da Urduñako Udala, urriaren 1etik 3ra.

Esperientziak trukatzeko gune bat izango da. Izan ere, osasun-krisiak agerian utzi du elikadurak prebentziorako osasun-estrategia gisa duen garrantzia, baita nekazaritzako elikagaien industria-eredua artatu beharreko lehentasunetako bat dela ere.

Bilera horretan hainbat erakunde arituko dira, besteak beste, sarea osatzen duten udal ordezkariak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa eta Europako Batzordeko Osasun eta Elikagaien Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusia.

Hogei bat udaletxek eta Gizarte Erakundeen Kontseiluak (COS) osatzen dute sarea. Elikagaien hornidura osasungarria, eskuragarria eta ingurumenarekiko errespetuzkoa bermatzeko helburuarekin, nekazaritzako elikagaien ekoizpen iraunkorraren, nekazaritza ekologiko eta familiarraren, elikagaien artisau-lanketaren, abeltzaintza estentsiboaren eta artisau-arrantza jasangarriaren alde egiten du sareak.