Albisteak

 

Ekainaren 27an, larunbatean, Urduñako udal igerilekuek udako denboraldiari emango diote hasiera. Aurtengo ordutegia, 11:30etik 20:30era izango da, irailaren 13ra arte.

Covid-19aren egungo pandemia dela eta, Urduñako Udalak zenbait arau ezarri ditu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako irizpideetan oinarrituta.

Prebentzio-neurriak

  • Instalazioetarako sarrerak edukiera mugatua izango du. Ezingo da aldez aurretik hitzordua eskatu.
  • Sasoiko abonoekin baino ezin izango da sartu igerilekuetara. Ez da sarrerarik salduko.
  • Igerilekuen edukiera kontrolatzeko, listoi batzuk jarriko dira eta horiekin mugatu beharko da erabilera-eremua. Espazio hori osasun-agintariek ezarritako segurtasun-distantziara egokitu da.
  • Ordu erdiko ordu-tarteak ezartzen dira bainurako. Ondoren, desinfekzioa egingo da 10 minutuz.
  • 15:00etatik 16:00etara, aldagelak eta igerileku bakoitza itxita egongo dira, horiek garbitu eta desinfektatzeko.
  • Segurtasun-distantzia errespetatuko da, uretan zein uretatik kanpo.
  • Eskuak urarekin eta xaboiarekin erregulartasunez garbitzea gomendatzen da.
  • Bainulariek ezingo dituzte erabili baloiak edo koltxonetak ur barruan.
  • Eskuoihalak eta beste objektu pertsonalak ez partekatzea gomendatzen da.
  • Doministiku edo eztul egitean ahoa estaltzea zein erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea eskatzen da.
  • Hamakak eta aulkiak banakakoak izango dira, etxetik ekarriko dituzte herritarrek eta ez dira igerilekuan gordeko egun batetik bestera.
  • Mesedez, zaindu adingabeak eta bermatu prebentzio-neurriak betetzen direla.
  • Erabiltzaileren batek COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (arnasketakoak edo sukarra), igerilekutik irten beharko du lehenbailehen eta osasun-zentrora bertaratu.

Abonuak

Alondegia Gizarte Etxean erosi ahal izango dira 2020ko ekainaren 24an, 25ean eta 26an. Hona hemen prezioak:

A) Erroldatutako herritarrentzat:

  • 5 eta 11 urte bitartean: 5,00 €
  • 12 eta 14 urte bitartekoak: 10,00 €
  • 15 eta 65 urte bitartekoak: 18,00 €
  • 65 urtetik gora (erretiratuak eta pentsiodunak): 10,00 €
  • Familiakoa (14 urte arteko seme-alabekin): 25,00 €

B) Erroldatu gabekoentzako abonoak:

  • 5 eta 11 urte bitartekoak: 10,00 €
  • 12 eta 14 urte bitartekoak: 15,00 €
  • 15 eta 65 urte bitartekoak: 35,00 €
  • 65 urtetik gora (erretiratuak eta pentsiodunak): 15,00 €
  • Familiarra (14 urte arteko seme-alabekin): 50,00 €