Albisteak

 

Uztaileko astelehenetan irteera desberdinak antolatuko ditu Udalak, 10 eta 16 urte bitarteko gazte urduñarrentzat.

Guztira, hiru irteera izango dira. Uztailaren 13an gazteak Sopuerta Abenturara joango dira, han piraguekin eta igerilekuekin gozatzeko. Uztailaren 20an, berriz, Sobronera joango dira, eta azkenik, uztailaren 27an, paintballean arituko dira.

Irteera guztiak goizez egingo dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara gutxi gorabehera.

Gazte bakoitzak nahiago dituen irteerak aukeratu beharko ditu, eta plaza nahikorik egotekotan, hiruretan parte hartu ahal izango du.

Taldeak adin-tarteen arabera antolatuko dira.

Izen-emateak telematikoki egin beharko dira ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean webgune honetan: www.eragintza.eus

Plazak gordetzeko 5€ fidantza jarri beharko da. Zozketa publiko bidez emango dira, parte-hartzeko baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztien artean. Zozketa uztaileko lehen astean izango da.

Behin plazak konfirmatuta, familiekin bilera desberdinak egingo dira, ezarriko diren protokolo desberdinez informatzeko.

Programazio honek oso kontuan hartu ditu gaiaren inguruan osasun arloko azken jarraibideak.

Informazio gehiagorako, familiek udaletxera deitu dezakete: Euskara eta Gazteria arlora 945 38 30 03 (luz: 52)

Kartela (PDF 1,37MB)