Albisteak

 

2020ko LGTBI+ sexu-askapenaren eta harrotasunaren Nazioarteko Egunari begira, Urduñako Udaleko Berdintasun Arloak herritarren partaidetzarako kanpaina bat diseinatu du. Parte hartu nahi duten Urduñako herritarrek honako galdera bat edo guztiak erantzun beharko dituzte:

  • Gizartearen zer alderdiek aldatu beharko lukete LGTBI+ kolektiboarekiko giro seguru eta errespetuzkoa lortzeko?
  • Zergatik aldarrikatu behar da ekainaren 28a?

Erantzunak berdintasuna@urduna.com helbide elektronikora bidal daitezke ekainaren 26a baino lehen. Jasotako mezuak Udalaren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dira.

Erantzunak islatzeko formatua eta teknika libreak dira. Besteak beste, testuak, ilustrazioak, marrazkiak bidaltzako aukera dago.

Ekintza honetatik kanpo geratuko dira Berdintasun Sailaren ustez genero-arrazoiengatik iraingarria izan daitezkeen mezuak, gizakiarentzat iraingarria izan daitezkeenak, lizuna edo indarkeria sustatzen dutenak, etab.