Albisteak

 

Gizarte Ongizate Arloak egungo egoerara egokitu ditu zahartze aktiborako aurrez aurreko zenbait programa. Ariketa eta osasun saioek, adibidez, WhatsApp bidez jarraitzen dute.

Adinekoen arrisku-egoerak hautemateko Etxez-Etxe programari dagokionez, adin-tartea 75 urtera luzatu da bakarrik bizi diren pertsonen kasuan. Telefono bidezko inkestekin hasi dira laguntza hori berriz eskaintzen; etxeko bisitak atzeratuko dituzte oraingoz. Telefono bidezko kontaktu horietan, prebentzio-, informazio- eta orientazio-jarduerak aurreikusten dira.

Estimulazio kognitiboari dagokionez, jarduerekin jarraitu nahi duten 60 urtetik gorako pertsonak hezitzaileekin jar daitezke harremanetan, eta haiek bidaliko diete materiala.

Edozein zalantzarako edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 945 38 30 03 (luz. 55) edo 688 828 025 (Hezitzaileak: Libe/Maitane) telefono zenbakietara deitzeko eukera dago.