Albisteak

 

Urduñako Udalak jakinarazi du 2020ko ekainaren 8an udal instalazio publikoak ireki berri direla.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren trantsizio prozesuko 3. fasea kudeatzea eta ezartzea helburu duen lehendakariaren ekainaren 7ko 13/2020 Dekretuarekin bat, udal-lokal publikoetan garatzen diren ekintza guztietan, osasun, segurtasun eta higiene neurri guztiak bete behar direla nabarmendu dute.

Era berean, bertan gauzatzen diren ekintza guztietan babes-arauak eta pertsonen arteko gutxieneko 2 metroko distantzia fiskoak zaindu beharra dago.

Honekin batera, aipatutako dekretua atxikitzen da, herritarrek dokumentu horretan jasotakoa ezagutu eta bete ahal izateko.

 Eusko Jaurlaritzaren Dekretua 3. Fasea (PDF 277KB)