Albisteak

 

Deskonfinamendu egoera honetan, atsedenlekuen eta jolas-eremuen erabilera egokia zaintzeko hainbat arau eta gomendio plazaratu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

Besteak beste, hondakinak edukiontzietatik kanpo isurtzea debekatuta dagoela gogorarazi dute.

Eremu horietan, kanpatzeko eta tamaina handiko materiala (hala nola, futbol-porteriak eta boleibol-sareak) jartzeko debekua nabarmendu dute.

Era berean, gune horietan ezin dira talde elektrogenoak, musika-anplifikadoreak eta megafonia erabili, ezta mahaiak erreserbatzea ere.

Altzari tolesgarri txikiak, aldiz, erabil daitezke, pertsonen joan-etorria oztopatzen ez badute.

Bestalde, herritarrek ezin izango dituzte ibilgailu motordunak erabili atsedenlekuetan edo maskotak uhalik gabe paseatu.

Gainera, horretarako prestatutako lekuetan bakarrik piztu ahal izango da elikagaiak prestatzeko sua eta ezin izango da sua piztuta utzi janaria prestatu ondoren, ezta txingarrak gori utzi ere.

Nolanahi ere, COVID-19 birusaren aurrean osasun-agintariek zehaztutako gomendioak betearazi beharra dago, besteak beste, distantzia soziala  mantentzea, bildutako taldeetako kideen kopuruari errespetatzea eta, hala badagokio, maskara erabiltzea.