Albisteak

 

Antzina ezaguna zen La Paul bideko iturria berritzeko lanak abian jarri ditu Urduñako Udalaren Hirigintza Arloak. Uholdeek kaltetutako lekua da eta denbora luzez egon da estalita. Maiatzaren erdialdean hasi dira obra horiek.

Duela astebete gauzatutako 2. fasean, sastrakaz betetako eremua garbitu da. Aste honetan, burdin hesia instalatu dute iturriaren inguruan, 3. fasearen barruan.

Hamabost egun barru 4. fasea hastea aurreikusten du Udalak. Horren barruan, lokatza aterako dute eta harrizko horman dagoen huntza murriztea espero da. Lan horiekin batera, iturria kokatuta dagoen bidegunearen hainbat metro asfaltatuko dituzte.

Behin espazioa txukuntzeko azken obrak amaituta, duela 35 urte inguru eraiki ziren eskaileretatik jaitsi ahal izango da iturrira.