Albisteak

 

Ekainaren 1etik uztailaren 17ra, Alondegiako ikasgelak erabili ahal izango dute selektibitatea, unibertsitate-azterketak edo oposaketak prestatu behar dituztenek.

Astelehenetik ostiralera irekiko dituzte, 09:00etatik 13:30era. Ikasgeletan sartzeko aukera baino ez da eskainiko, eta ezin izango dira ordenagailuak erabili.

Egungo COVID-19 pandemia dela eta, plazak mugatuak dira; ikasi ondoren eserleku libreren bat uzten den bakoitzean, atezainari deitu beharra dago.

Horrekin batera, beharrezkoa da amankomuneko guneetan maskara erabiltzea.