Albisteak

 

Urduñako Udalak eskaintzen jarraitzen du indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak. Horrela, ondorengo telefono zenbakietara deitzeko aukera dago: 688 67 95 60 y 665 70 84 30.

Aipagarria da ere Tartekari Sarearen telefonoa 688 727 187 dela. Horretan,  Urduñako Adi Emakumeak Elkarteko hainbat emakumeek parte hartzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Halaber, behar duten emakumeek SATEVI zenbakira (900 840 111) dei dezakete eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan eta, gainera, 51 hizkuntzatan.

Larrialdiren bat izanez gero, 112 zenbakira dei daiteke edo horren app-a erabili. Aplikazio hori entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri dago eta GPSaren bidezko lokalizazioa bermatzen du.