Albisteak

 

Bolondres sare bat antolatzen ari dira hainbat herritar Urduñako Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko haurrei euskara elkarrizketak eskaintzeko, eta Urduñako Udalak gomendatzen du. Helburua da berrogeialdi honetan haur bakar bat ere ez geratzea atzean hezkuntza prozesuan, bere etxean euskaraz hitz egiten ez delako.

Asmoa astean 15-20 minutuko 1-2 elkarrizketa egitea da. Horiek banan-banan, bolondres bat haur batekin, eta birtualak izango dira: telefono deiak, WhatsApp bideo-deiak, Skype, etab.

Komunikatzeko modua eta ordutegia bolondresak eta familiak adostuko dituzte, bientzako modurik erosoenera egokituz.

Proiektua BOLONDRES GISA interesatzen bazaizu, esteka honen bidez eman dezakezu zure izena.

Zure izena erregistratuta geratzen denean, haur baten kontaktua helaraziko zaizu, familiarekin harremanetan jar zaitezen mintzapraktikarekin hasteko.

Proiektua interesgarri ikusten baduzu ZURE SEME-ALABAK IZENA EMATEKO esteka honen bidez egin dezakezu. 

Eskaera erregistratuta geratzen denean, bolondres bati bidaliko zaio kontaktua, zurekin harremanetan jar dadin eta mintzapraktika hasteko.

Zure datuak Urduñako eskolako guraso elkarteak bakarrik izango ditu proiektua kudeatzeko.