Albisteak

 

Urduñako Udalak harremanetan jarri da hiriko taberna eta ostalaritza establezimenduekin, terrazen irekierari begira. Egoera ekonomiko zail honetan lokalei ahalik eta erraztasun gehien ematea da helburua, betiere oinezkoen segurtasuna bermatuz.

Irekiera prozesu horretan, tabernariek zehaztu behar diote Udalari zer nolako terraza den, zenbat mahaia jarriko dituzten eta horien kokapena. Horretarako, bulegoak@urduna.com emailera idazteko edo 945 38 30 03 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.