Albisteak

 

Urduñako haurreskolan 2020-2021 ikasturterako izen-emateko epea irekita dago, eta online zein aurrez aurre egin daiteke. Interneten, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra bitartean gauzatzeko aukera dago www.haurreskolak.eus webgunean; zentroan bertan, aldiz, ekainaren 1etik 8ra, 9:00etatik 14:00etara.

Koronabirusa dela eta, haurreskola aurrez aurre ikusteko ohiko ate irekiak ez dira egongo, baina instalazioen bideo bat eskegi dute webgunean familien eskura.

Edozein zalantza argitzeko, harremanetan jartzeko aukera dago Nafarroa 5. helbidean, 9:00etatik 14:00etara, 945 38 33 46 telefono zenbakian eta urduna.urduna@haurreskolak.eus email helbidean.