Albisteak

 

LGTBI pertsonen eguneroko bizitzan dagoen errealitate anitzaren ikusgaitasuna sustatzea da Sentipenak Askatu Festibalaren helburua, aske bizitzeagatik eta euren sexu-orientazioa edota genero-identitatea agertzeagatik paira dezaketen edozein motatako bazterkeria ekiditeko.

Gizartean aniztasunarekiko eta bizimodu desberdinekiko errespetua bultzatu nahi da ekimen honetan. Horretarako, Yogurinha Borova artistaren laguntza izango dugu. Izan ere, bere 'Sentipenak Askatu' abestia Festibalaren oinarria izango da.

Parte hartu nahi izanez gero, bideo labur bat -gehienez minutu batekoa- filmatu behar da horizontalean Yogurinha Borovaren abestia oinarri hartuta. Bideoan, dantzatu, abestu, playbacka eta Tik Tok erabaili, besteak beste. Garrantzisuena irudimena askatzea da!

Horrekin batera, jarraitu festibala Twitter, Facebook eta Instagram sareetan, eta etiketatu bideoa #SentipenakAskatuFestibala traolarekin, edo bidali laiaplazara@laiaeskola.eus helbidera zein 600 77 11 83 zenbakira WhatsApp/Telegramen bidez. Epea ekainaren 23an amaitzen da.

Parte hartzaileak adin guztietakoak izan daitezke; banaka, taldeka zein familian ager daitezke. Adingaberik balego, baimen orria beteta bidali behar da bideoekin batera.

Bideo guztiak LAIAplazaran publikatuko dira, ondorengo estekan.

Baimen-orria (PDF 132KB)