Albisteak

 

Hiriko hainbat familiek -guraso bakarreko familiak eta migratuak, besteak beste- seme-alabak zaintzeko zailtasunak dituzte, bakarrik daudelako. Koronabirusaren deseskaladaren ondorioz eta lanera itzuli beharragatik, horien askok ez dute norekin utzi euren seme-alabak.

Horregatik, Urduñako Udalak familien sare solidarioa sortzea proposatu du, egoera horietan dauden familiei laguntzeko. Familia-sare hori interesik gabekoa eta borondatezkoa izango da, eta gurasoen lanaldiak irauten duen bitartean bere gain hartuko ditu seme-alabak.

Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, zaintza-lanetan egon daitezkeen gabeziak betetzen laguntzea da helburua.

Sare horretan parte hartu ahal izateko, helduek sexu-delituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Bizilagunen batek ez badaki hori nola eskatu, Udalarekin harremanetan jartzeko aukera izango du prozedura ezagutzeko.

Laguntza-sarean parte hartu nahi izanez gero, 625 258 139 telefonora deitu beharra dago.