Albisteak

 

Urduñatik haratago ailegatu zen Otxomaio Irratiko seinalea. Inguruko udalerrietan interes handia piztu zuten jaietako ekintzek; izan ere, orduko entzule kopurua ondorengoa izan zen: 379,01 entzule orduko Laudion, 299,54 Amurrion, 262,27 Bilbon eta 213,62 Gasteizen.

Estatu mailan hainbat tokitan entzun zuten saioa: Madrilgo 337,37 entzule jaso ziren orduro, Valentziako 88,72 eta Zaragozako 68,96. Aipagarria da hainbat herrialdeko entzuleak egon zirela, Europan baita Atlantikotik haratago ere:

  • AEB (10): Ashburn eta Mount Pleasant, besteak beste.
  • Frantzia (6): Saint-Denis, Lyon, Baiona eta Paris, besteak beste.
  • Venezuela (4): Barinas, Merida eta Caracas, besteak beste.
  • Erresuma batua (6): Edinburgo, Hassocks, Glasgow, Tonypandy eta Manchester, besteak beste.
  • Kanada (8): Montreal eta Beauharnois, besteak beste.
  • Alemania (2): Munich
  • Italia (3): Quinto Vicentino, Montebello Vicentino eta Roma
  • Suitza (1): Geneva
  • Suedia (1): Malmo

Horrekin batera, 289 pertsona jarri ziren harremanetan Otxomaio irratiarekin WhatsApparen bidez 7 herrialde ezberdinetatik: Venezuela, Alemania, Ingalaterra, Italia, Norvegia, Frantzia eta Suitza.