Albisteak

 

2019ko maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna aldarrikatuko dugu Urduñan, 1990. urteko egun horretan, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak homosexualitatea "buruko" gaitzen bere zerrendatik kendu zuela gogorarazteko.

Nabarmenak dira gai horri buruz egindako aurrerapenak, lege-arloan nahiz gizartearen ideiei dagokienez.

Aurten, Covid-19aren ondorioz etxean erdi konfinaturik geratu behar garenez, ezin izango da kalera irten manifestatzera, baina, berdin jarraituko dugu salatzen sexu eta genero aniztasunarekiko gorrotoak sortarazten dituen erasoak.

Horregatik, berdintasunean eta aniztasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko, Urduñako Udalak honako konpromisoak hartu ditu:

  1. Herritar guztiak errespetatzea, haien orientazio sexuala eta genero identitatea edozein izanda ere.
  2. Pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa errespetatzea eta espazio publikoan ematen diren adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak kondenatzea.
  3. Aukera sexual eta genero identitate bakoitzaren irudi duina sustatzea arlo guztietan.
  4. Espazio publikoan egindako adierazpen afektibo-sexualen eta genero identitateak bisibilizatzea errespetatzea.
  5. Sexualitate anitzerako bidea egitea, mitorik gabe, konparaziorik gabe, inposiziorik gabe, eta sexualitate askearen aurkako jokabide guztien kontra egitea.

Era berean, dei egiten die herritarrei erakundeek eta Bizkaiako kolektiboek, maiatzaren 17aren inguruan deitzen dituzten jardueretan parte har dezaten, COVID-19ak elkarbizitzaren egungo inguruabarrak kontuan hartuta.