Albisteak

 

Apirilaren erdialdean, Urduñako udal egoitzak jakinarazi zuen lau koronabirus kasu positibo antzeman zirela zentroan. Zorionez, horiek guztiek gainditu dute birusa eta atzo itzuli ahal izan ziren zentrora.

Lau pertsona horiek Birjinetxera eraman zituzten, Bizkaiko Foru Aldundiak nagusien egoitzen esku utzi zuen zentrora.

Dantzari taldeak eta txistulari batek ongietorria egin diete egoitzara bueltatu diren lau lagunei. Ekitaldi horretan, adinekoen zentroko langileek ere parte hartu dute.

Egoitzaren egoera lasaiagoa da orain, Osakidetzak apirilaren 27an egin zituen koronabirus proba guztiek negatibo eman eta kutsatutako lau pertsonak sendatu eta gero.