Albisteak

 

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga kobratzeko epe berria ekainaren 1etik abuztuaren 31ra izango da. Urduñako Udalak martxoan erabaki zuen ordainketa horiek geldiaraztea, Covid-19 birusak eragindako osasun-alarmako egoeraren aurrean, zergadunek izan dezaketen eragin ekonomiko negatiboari erantzuteko.

Helbideratuta dauden pertsonei uztailaren 6an egingo zaie automatikoki; helbideratuta ez daudenei, berriz, ordainagiri bidaliko zaie eta lehen aipatutako epean egin beharko dute ordainketa.