Albisteak

 

Tamaina handiko etxeko hondakinak eta berrerabilgarriak jasoko dira berriro Urduñan. Lehenengoak gainerako hondakinentzat ezarritako edukiontzien ondoan utzi behar dira; bigarrenak, aldiz, edukiontzi zuriaren bitartez eskaintzen da.

Hileko bigarren ostiralean biltzen dituzte tamaina handiko hondakinak. Herritarrek utzi beharko dituzte hondakinak aurreko eguneko 20:00ak eta bilketaren eguneko 08:00ak bitartean, gutxi gorabehera.

Zalantzak argitzeko edota informazio gehiago eskatzeko 900 840 230 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.