Albisteak

 

Behin konfinamendu eta merkataritza-establezimenduak ixteko aldia amaituta, Sustapen Ekonomiko udal arloak hainbat kanpaina jarriko ditu abian tokiko merkataritza sustatzeko. Horien guztien helburua da egungo egoeraren ondorio negatiboak arintzen laguntzea, baita tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzea ere.

Bono Dendaren ezohiko kanpaina da lehenengoa, "Urduñan erosiz gero, denon onura!!!". Saltokiek kanpainarekin bat egiteko epea maiatzaren 15ean amaituko da, eta maiatzaren 19tik aurrera jaso ahal izango dituzte horien onurak. Bestetik, bonuak dendetan trukatzeko azken eguna uztailaren 30a izango da.

Kanpaina berezi honetan, Udalak ematen duen zenbatekoa ordainduko zaie negozioei kanpainaren hasieran, establezimenduei likidezia emateko helburuarekin. Gainera, ohi baino negozio mota gehiagok parte hartuko dute: arropa konpontzeko dendak, zapata-dendak, ile-apaindegiak eta estetika aretoak, besteak beste.

Gutxienez, 10 euroko erosketa bakoitzeko, kontsumitzaileek 5 euroko bonua eskuratuko dute, eta bonu horrek 15 eurora handituko du erosketaren balio osoa. Deialdian sartutako kontsumo-ondasunak edo zerbitzuak erosteko balio dute txartel horiek.

 "URDUÑA bono COVID-19 ezohiko deialdia" atxikitzeko eskaera (PDF 555KB)

Kartela (PDF 926KB)