Albisteak

 

2020ko Otxomaio jaietako 36. kartel lehiaketaren irabazleak eman ditu gaur ezagutzera epaimahaiak.

Aurreko urteetan bezala, parte-hartzaileak adinaren araberako kategoria ezberdinetan lehiatu dira: kimuak (5-9 urte), umeak (10-13 urte), gazteak (14-18 urte) eta helduak (19 urtetik gora).

Kimuen eta umeen kategorietako irabazleek euren opari-txekea jaso ahal izango dute Alondegian maiatzaren 15ean, 11:30etik 12:30era.

Zorionak irabazle guztiei!

HELDUEN KATEGORIA: Bernardo García de la Torre (Bilbo). 58 urte, 500€

GAZTEEN KATEGORIA: Eneko Alava Remírez de Ganuza (Urduña). 15 urte, 100€

UMEEN KATEGORIA:

  • LEHEN SARIA: Kepa Alava Remírez de Ganuza (Urduña) 12 urte, 60€
  • BIGARREN SARIA: Aratz del Cerro LLano (Urduña). 11 urte, 40€

KIMUEN KATEGORIA:

  • LEHEN SARIA: Arrate Montejo Berrio (Urduña). 8 urte, 50€
  • BIGARREN SARIA: Leo Melgar Berrodas (Urduña). 7 urte, 40€