Albisteak

 
Apurka-apurka egun gurenaren atarira heldu gara, Otxomaio eguneko bezpera egunera. Egun hartan, udal danbolinteroak edo txistulariak hurreratzen ari zen jaia animatzeko kalejira bat egiteko obligazioa zuen. Pantaleón de Aguinaga "nagusiak", hau da, "Bihotza" txistulariaren aitak kargu hura betetzen zuelarik, Raimundo de Miguel idazleak deskribatzen digu nola entzuten zen maiatzak zortziko bezpera eguna (1856. urteko la Perla de Orduña liburuan, 43. or.):

Prorrumpe en fervientes gritos
que el entusiasmo le arranca,
victoreando a su patrona,
gloria de aquella comarca.
Confúndense con sus ecos
el clamor de las campanas,
que a su modo, de Marí­a
publican las alabanzas.
Y mil bulliciosos cohetes
que el alto cenit escalan,
con rápido vuelo parten
de balcones y ventanas.
El hábil TAMBORILERO
deja oí­r, de casa en casa,
de su delicado silbo
las modulaciones varias.
Y los marciales sonidos
de una música que avanza
vienen a dar a la escena
nueva vida y nueva magia.
Ya se oyen, de la corneta,
las querellas moduladas,
los lamentos del clarí­n,
los suspiros de la flauta.
Y al fiel compás de los himnos,
variaciones y sonatas
que en obsequio de la Virgen
la lucida orquesta ensaya.

Irakur dezakegunez, badirudi 1856. urte inguru hartan, txistu eta danbolinagaz batera, jaietan zehar jada agertzen hasia zela hastapenetako musika banda amateurra, Udalak 1851. urte inguruan lagundu zuena, eta gaur egungo Urduñako Santa Zezilia musika bandaren hazia izan zen musika banda.

Baina itzul gaitezen txistura, De Miguelek deskribatzen duena oraindik ere mantentzen da eta txupinazo egunean txistuak "entzuten uzten du, etxerik etxe, hainbat modulazio", 1948. urtean sorturiko txistu eta klarin bandari esker, hau baita txupinazoaren ohiturarekin hasten duena. Udaletxeko balkoitik jotzen du Jarleku eguna ("Día de Banco") zortzikoa, hurrengo egunean Udal korporazioa Antiguako Santutegira igotzen duenean entzungo den zortziko bera. Pedro Fernandez de Aguirrek konposatu zuen musika honen datari dagokionez, esan dezakegun gauza bakarra da 1934an jada existitzen zela, urte horretan dataturiko kopia bat ezagutzen baitugu, baina ezin izan dugu gehiago zehaztu.

Hala ere, izenburua ematen dion Jarleku egun hauek zaharragoak dira, Udalbatza elizara doan egunak dira, elizkizunetara. Badakigu 1687. urtean udal txistularia Udalarekin eta Urduñako abadeekin batera igotzen zela Santutegira maiatzaren zortziko prozesioan, baina Jarleku egun ekintza hauen deskribapen zehatzena 1820koa dugu, Udal txistulariari egindako kontratuan agertzen diren betebeharren artean deskribatzen zaigu eta argiki:

Hiri honetako Udaleko Batzarkideek eta Idazkariak elizkizunetara joango direnean, dela hiri honetako baturiko parrokietako batean eta Geure Patroi eta Urduñako Andra Antiguakoaren Santutegian izan, dela bertako Santa Clara edo San Frantzisko komentuan izan, danbolina eta txistua jo beharko du, eta goizean zein arrastegian, ordubete lehenago kide bakoitzaren bizitokiko ate nagusiaren aurrean.

Baina... Zergatik egun hauei deitzen zaie Jarleku egunak? Izen hau datorkio, egun haietan Udalbatzak presbiterioaren barruan kokaturik dauden jarlekuetan, aldare nagusiaren alboan, jartzeko pribilegioa duelako, gainontzeko hiritarrentzat diren bankuetan jarri beharrean. Ohitura hau oraindik gordetzen da Otxomaio eta Koroatzearen ospakizun egunetan, egun haietan udalbatzako zinegotziak, alkatea buru dutelarik, Santutegiko presbiterioaren barruan jartzen direnean.

Aurten txistu eta klarin bandak ez du Jarleku eguna zortzikoa joko Udaletxeko balkoitik, baina Getxa Goiko txistulariok zuontzat jo gura izan dugu "etxerik etxe", 1856. urte hartako danbolinteroak egin legez. Bideoa ikusgarri izango da Getxa Goi Txistu Taldeko Facebook-eko kontuan.