Albisteak

 

Aurtengo Otxomaio Jaiak era berezian gauzatuko dira, herritarrek etxetik ospatuko dituztelako. Antolatutako ekintza guztiak irratian emango dira, ondorengo estekan.

Egungo alarma egoera gorabehera, urtero bezala, pregoiak eta txupinak emango diote hasiera 2020ko jaiei. Pregoilariak Urduñako Txirrindulari Elkarteko kideak izango dira aurten; 21:00ak aldera, irakurriko dute pregoia Javier Irabienek, José Luis Bigurik eta Asier Castillak. Txupinera, bestalde, elkarte horren kide izan den Mari Carmen Díaz de Lezana izango da.

Txupinazoarekin batera, Erauntsi Dantza Taldeko dantzariak udalerriko gune desberdinetan kokatuko dira ohiko Agurra dantzatzeko. Kaleko dantzariek Agurra hobeto entzun dezaten, urduñarrek etxean dauzkaten bafleak atera ditzakete.

Maiatzaren 8ko Urduña Antiguako Andra Mariren Jaia meza nagusiarekin hasiko da, 11:00etan. Meza hori streaming ikusteko aukera egongo da, egungo egoera dela eta, ateak itxita egingo baitute. Ostean, 12:00etan, "Txolope bidea" joko da balkoi eta leihoetatik, Getxa Goi Txistu Taldearen eta Santa Cecilia bandaren laguntzarekin. Ohiko musika-tresnarik ez izanez gero, perkusio tresna ezberdinak erabil daitezke: panderoa, danborra edota txaloak.

Arratsaldean, 13:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 22:00etara, kale animazioa egongo da Urduñako zenbait DJen eskutik: Djames Techno, DJ Juanma, Varro, Ttarttalo eta RA.

Umearen Eguna larunbatean izango da, maiatzaren 9an, eta Batibombaren kalejirarekin hasiko da, 11:00etan, Bihotza Konpartsak antolatuta. Aipagarria da Foru Plazako azoka txikian 1 eta 13 urte arteko umeentzako gozoki poltsak banatuko direla, 10:30etik 14:00etara.

Konfinamendua gorabehera, haurren herri-bazkaria egingo da 14:30ean, baina balkoietatik. Bazkaldu ondoren, txikientzako DJen kalejira eskainiko da, hiriko kaleetatik pasako diren bi kamioien bidez. Guztira, lau orduko saioa izango da. Eguna bukatzeko, gaua giroko du Placton taldeak, Foru Plazako balkoi batetik, 20:30etik aurrera.

Maiatzaren 10ean, goizean, euskal dantzak eskainiko dira balkoietan, 12:00ak aldera. Geroago, 18:00etan, Bihotzaren kalejira hasiko da, Bihotza konpartsaren eskutik. Bitartean, 19:00etatik 21:00etara, Siroka taldearen kontzertua egingo da plazako balkoi batetik. Urtero bezala, jaiak Bihotzaren erreketarekin amaituko dira, 21:00etan.

Egitaraua etxez etxe banatuko da eta, horrekin batera, Bihotza panpina egiteko kartulinazko txantiloiak buzoneatuko dituzte. Horrela, familiek Bihotza txiki bat muntatu ahal izango dute, maiatzaren 10ean euren balkoietatik edo leihoetatik erretzeko. Etxe bakoitzean kartulina bat utziko da. Inork gehiago nahi izatekotan, Arantza eta Mahor liburu-dendatan eskuratu ahal izango du.

Era berean, balkoiak apaintzeko bandelorak eskainiko dira. Horiek Mahor liburudentan lor daitezke; kale eta auzko bakoitzeko arduradun bat joan behar da bandeloren bila.

Etxe bakoitzean kartulina bat utziko da. Inork gehiago nahi izatekotan, Arantza eta Mahor liburu-dendatan eskuratu ahal izango du.

Urduñako Udalak gogorazi nahi die herritarrei jai hauek balkoi eta leihoetatik ospatzeko antolatu direla. Horrenbestez, kalera ez jaisteko eta programaturako ekintza guzti-guztiak etxeetatik bizitzeko eskatzen zaie.

Egitaraua (PDF 1,83MB)