Albisteak

 

Tamalez, 17 urteko adingabe bat zendu zen atzo Urduñako Basaldua auzoko aintziran. Gaztea udalerriko adingabeen zentroan bizi zen.

Udalak gertatutakoa deitoratu du eta doluminak eman nahi dizkie hildakoaren familiari eta lagunei.

Era berean, "besarkada handi bat" bidali die Urduñako adingabeentzako zentroko hezkuntza taldeari, baita bertan bizi diren gazteei ere.