Albisteak

 

"Wikidedada Wikiemakumeok" izeneko tailerra burutuko du Mentxu Ramillo Araujok Laia Eskolan. Hiru saio izango dira; maiatzaren 4an, 11n eta 18an, 16:00etatik 19:00etara.

Ikastaro horretan, Wikipedia editatzeko giltzen bidez, genero arrakala hausteko bideak erakutsiko dira.

Izena emateko, cayala.miren@ayto.araba.eus helbidera idatzi edo 686 58 78 89 telefonora deitu ahal da. Informazio gehiagorako, laiaeskola.eus webgunea kontsulta daiteke.

Tailerra Zoom bidez egingo da; izena eman ondoren, bideo-deiaren esteka jasoko dute parte-hartzaileek. Laguntzarik behar izatekotan, aipatutako helbidera idazteko edo telefono zenbakira deitzeko aukera dago.