Albisteak

 

Urduñako ekoizleen merkatua hileko lehen larunbatean egingo da berriz ere, maiatzaren 2an. Ohi bezala, 10:00etatik 14:00etara eskainiko da Foru Plazan.

Horrekin batera, merkatua hamabostean behin egiteko eta etxez etxeko banaketari aplikazio informatiko baten bidez jarraipena emateko proposamenak baloratzen ari dira ekoizleak. Azken hori InterVegasen "Huerta Próxima" ekimenaren bidez egingo litzateke.

Alarma-egoerari dagozkion segurtasun-neurriak bermatuz gauzatuko da merkatua beti. Horretarako, Gernikako MAIER enpresak eskuzabaltasunez emandako babes-materiala erabiliko dute.

Egun horretan, maiatzaren 2an, egingo zen VII. Azoka Ekologikorako udaleko Sustapen ekonomiko arloak zehaztutako aurrekontua Urduñako lehen sektoreari laguntzeko jardueretara bideratuko da, batik bat, Covid-19 eragindako alarma-egoeraren ondorioak gehien jasan dituzten ustiategietara.

Plan horren barruan, elikagaien erosketa publiko bat egingo dute, lehen jarduketa gisa, eta egoera ahulean dauden familien artean banatuko du Gizarte-politiken arloak.