Albisteak

 

Negatiboak izan dira Urduñako udal egoitzan Osakidetzak eginiko koronabirus proba ezberdinen emaitzak. Covid-19 birusaren hedapena prebenitzeko helburuarekin, PCR proba eta test serologikoa egin ziren.

Urduñako nagusien udal egoitzak eskatu zituen proba horiek asintomatikoak izan zitezkeen kasuak antzemateko eta, horrela, birusa ahalik eta gehien kontrolatzeko. Zentroaren egoera zehatza ezagutzea zen helburua, beharrezko neurriak hartu ahal izateko.

Zentroaren egoera, beraz, lasaigarriagoa da gaur egun. Hala ere, Osakidetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako higiene- eta segurtasun-neurriak betetzen jarraituko dira egoitzan.