Albisteak

 

Covid-19 birusaren hedapena prebenitzearren, Osakidetzak probak egin ditu gaur Urduñako udal egoitzan. Goizean zehar, bertako langile zein egoiliar guztiei egin dizkiete PCR proba eta test serologikoa. Test horien emaitzak bihar eguerdian jasotzea aurreikusten dute.

Urduñako nagusien udal egoitzak eskatu du asintomatikoak izan daitezkeen kasuak antzemateko eta, horrela, birusa ahalik eta gehien kontrolatzeko. Helburua zentroaren egoera zehatza ezagutzea da, beharrezko neurriak hartzeko.

Koronabirusagatik positibo eman zuten lau pertsonak Bilboko Birjinetxe zentroan daude. Bizkaiko Foru Aldundiak egoitzen eskura jarri zuen zentro hori, egoitzetako baliabide zailtasunak arintzeko eta pazienteei osasun-laguntza egokia bermatzeko.

 
  • 1. argazkia
  • 3. argazkia
  • 2. argazkia
  • 4. argazkia