Albisteak

 

Bizkaiko negozio txikiak laguntzeko plataformaren bitartez, erosketak egin ahal izango dira gaur egun itxita dauden saltoki batzuetan. Kreoenti.bbk.eus webgunean, saltokien direktorio bat egongo da herritarren eskura. Bertan, erosketa non egin eta bonu mota (15+5 edo 30+10) aukeratu ahal izango dira.

Erosketa bakoitzak identifikatzaile bat izango du; kode hori posta elektronikoz jasoko dute erosleek zein saltzaileek. Egunaren amaieran, saltokiek egunean saldutako bonu guztien zerrenda eguneratua jasoko dute, eta egun gutxitan jasoko dituzte diru-sarrerak.

Behin establezimenduak irekita daudenean, 2020ko abenduaren 31ra arte kontsumitu ahal izango dira bonuak.

Saltokiko arduradunak egiaztatu beharko du bezeroek emandako identifikatzailea bere zerrendan dagoela; haren erantzukizuna izango da egiaztapena egitea.

Bestalde, negozio bakoitzak kreoenti@bbk.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko du dendan kontsumitutako bonuen identifikatzaileak zehaztuz, hileko azken egunean eta 2020ko abenduaren 31ra arte.

Ekimenean izena eman duten Urduñako saltokiak zazpi dira: Hegoa Ileapaindegia, Anabel Moda, Comercial Orduña, Mabuti, Barrutxi, Hikei Jatetxea eta Pikaza.