Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Euskadiko merkataritza-elkarteen eta -federazioen laguntzarekin, tresna digital bat jarri du herritarren eskura, egun funtsezko zerbitzuak eskaintzen dituzten establezimenduak kontsultatzeko. Aipagarria da negozio horiek aurrez aurre nahiz telematikoki egon daitezkeela lanean.

Trensa hori Eusko Jaurlaritzaren webgunean zein sare sozialetan kontsulta daiteke. Mapa interaktibo bat da eta, horretan, irekita dauden edota etxez etxe banatzen dituzten establezimenduei buruzko informazioa dago. Datu horiek etengabe eguneratuko dira.

Establezimenduren bat zerrendan agertzen ez bada, baldintzak betetzen baditu eta horretan agertu nahi izanez gero, dico@euskadi.eus helbide elektronikora idazteko aukera dago, mezuan "alta o modificación Mapa comercio" jarriz.