Albisteak

 

Covid-19 pandemiaren ondorioz sorturiko egungo egoerari erantzuteko asmoz, TUBACEX enpresako arduradunak Urduñako Udalarekin jarri dira harremanetan larrialdi egoeran dauden familiei menuak banatzeko helburuarekin. Banaketak lan egunetan egingo dituzte, hau da, astelehenetik ostiralera.

Apirilaren 20an, astelehenean, hasi dira zerbitzu hori eskaintzen. Urduñako Babes Zibila 12:00ak aldera hurbiltzen da Laudion dagoen TUBACEX enpresara menuen bila. Urduñara itzuli ondoren, herriko boluntarioekin bildu eta, 13:00ak aldera, etxez etxeko banaketari ekin egiten diote.

Oraingoz, larrialdi egoeran dauden 38 familiei eskaintzen zaio hurrengo menua: lehenengo platera, bigarrena, postrea eta ogia. Laguntza hori eskatzeko edota informazio gehiago jasotzeko, 625 253 139 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.

Orokorrean, ondorengo baldintzak betetzen dituzten familiek eskatu ahalko dute zerbitzua: diru sarrerarik gabe aurkitzen diren familiek, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente (ABEEE) batekin kaltetuak dauden edo autonomo jarduna etenda duten pertsonek -prestazio ekonomikoa ebatzi bitartean- eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eskaera prozesua hasi duten pertsonek.

Urduñako Udalak eskerrak eman nahi dizkio TUBACEX enpresari, menu horiek banatzea proposatzeagatik eta martxan jartzeagatik, egungo egoera sozioekonomiko negatiboari aurre eginez; baita hiriko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileentzat zein osasun langileentzat norbera babesteko ekipamenduak (NBE) donatzeagatik ere.

 
  • 1. argazkia
  • 3. argazkia
  • 2. argazkia
  • 4. argazkia