Albisteak

 

BBK Fundazioak "Kreo en ti" ekimena jarri du martxan, Bizkaiko saltoki txikien biziraupenari laguntzeko web plataforma solidarioa. https://kreoenti.bbk.eus orrialdearen bidez, herritarrek aldez aurreko erosketak egin ahal izango dituzte gaur egun itxita dauden saltokietan, horiei berehalako likidezia emanez eta biziraupenean lagunduz.

Bonuak 15 eta 30 eurokoak izango dira; BBK-k 5 eta 10 euro gehituko die kopuru horiei, hurrenez hurren. Guztira, 20 euroko (15+5) 10.000 bonu eta 40 euroko (30+10) 5.000 bonu jarriko dituzte biztanleriaren eskura.

Horrela, erosketak aurreratu ahal izango dira bonu zuzenen bidez. Saltokiek ateak ireki ahal dituztenean, trukatu ahalko dira. Negozioek egun gutxitan jasoko dute euren establezimenduetan eginiko erosketa aurreratuen sarrera.

Establezimendua irekitzen denetik 2020ko abenduaren 31ra arte trukatu ahal izango dira bonuak.

Kanpaina Bizkaiko establezimenduei zuzenduta dago, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Establezimendua itxita edukitzea alarma-egoeraren ondorioz, eta erantzukizunpeko adierazpenean horrela egiaztatzea.
  • Baimendutako EJZ epigrafeen barruan egotea (kanpainan onartutakoak: 64, 65, 66, 67, 97).
  • 49 langile baino gehiago ez izatea saltokian, langile autonomoak barne.
  • Urteko negozio-bolumena edota urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea.

Izena emateko epea apirilaren 23an amaituko da eta, horretarako, formulario hau bete behar da. Inprimakian ondorengo dokumentazioa erantsi behar da: saltokiaren irudia, kontu-titulartasunaren ziurtagiria eta enpresaren legezko ordezkariaren NANa.