Albisteak

 

Urduñako umeen urtebetetzeak ospatzeko helburuarekin, haurrak zoriontzeko ekimena abian jarri dute Babes Zibileko kideek. Bereziki, adingabeei bideratutako zerbitzua da, baina adineko pertsonentzat ere eska daiteke.

Zorion-agurra jaso nahi izanez gero edo informazio gehiago jasotzeko, bulegoak@urduna.com emailera idazteko edo 945 38 30 03 udal telefono zenbakira deitzeko aukera dago.

Mezuan zein deian, urteak beteko dituen pertsonaren izena, helbidea eta urtebetetze eguna zehaztu behar dira. Jasotzen diren eskaeren arabera kudeatuko dira Babes Zibilaren bisita horiek.