Albisteak

 

Hiriko farmazian eta bestelako negozioen kanpoaldean sortzen diren ilara luzeak direla eta, lehentasuna emango zaie herritarren arteko laguntza sarea osatzen dutenei. Neurri horren helburua pertsona horiek bizilagunak laguntzeko eskuzabaltasunez egiten duten lana arintzea eta erraztea da.

Sareko boluntario guztiek txaleko horia eta txartela eramango dute, beste herritarrek erraz identifikatu ahal izateko.

Urduñako Udalak eskerrak eman nahi dizkie urduñarrei, osasun larrialdian egiten ari diren esfortzuengatik baita elkar ulertzeagatik ere. 

Aipagarria da euren burua zailtasun larrian edo ondoren aipatzen diren egoera batean ikusten duten pertsona guztiek eska dezaketela laguntza 625 258 139 telefonoan:

  • Premiazko erosketak egiteko ezintasuna (botikak edo elikagaiak)
  • Ingurukoen edo zure zaintza bermatzeko ezintasun larria
  • Bestelako egoera larri batean aurkitzekotan

Erosketa guztiak herriko saltokietan egingo dira, horien gastuak nork bere gain hartu beharko ditu eta hartu eman guztietan osasun neurriak bermatuko dira.

Boluntario moduan laguntzeko prest egotekotan, 625 258 139 telefonora ere deitu behar da.