Albisteak

 

Urduñako Udalak Agroekologiaren Aldeko Hirien Saretik bultzatutako kanpainaren alde egin du, Covid-19 pandemiaren antzeko krisien aurrean, tokiko elikadura politiken garrantziaz ohartarazteko helburuarekin.

Koronabirus pandemiaren ondorioz, egunerokora aldaketak eragiten neurriak hartu behar izan dira, tartean, elikadurarekin erlazioa dutenak. Hori dela eta, larrialdiari haratago doan gogoeta sakona egin behar dela adierazi dute Agroekologiaren Aldeko Hirien Saretik.

Alde batetik, osasun prebentzio estrategia moduan, botere publikoek herritar guztiei elikadura egokia bermatzeko ahalegina egitea gakoa dela deritzote.

Elikadura horrek ondorengo hiru ezaugarriak bete behar ditu: osasungarria, barazki freskoetan, lekaleetan, zerealetan eta fruitu lehorretan oinarritua, eta abereetan jatorria duten ekoizpenak gutxituz zein elikagai prozesatuak kenduz; iraunkorra, kutsatzen ez duena eta osasuna indartzen duena, toxikoetarako esposizioa murriztuz, eta tokikoa eta sasoikoa, elikagaien kalitatea handitzen duena, mugimenduak txikitzen eta tokiko ekoizpen txiki eta ertainak indartzen dituena.

Bestalde, elikadura segurtasunera begira, tokiko eremuetan elikagaiak hornitu ahal izatea nabarmendu dute. Horrekin batera, hurbileko nekazaritza-elikagai ekoizpen iraunkor txikiak indartzea eta babestea beharrezkotzat jotzen dute: familia nekazaritza, nekazaritza ekologikoa, nekazaritzako artisau industria, abeltzaintza estentsiboa, artisau arrantza iraunkorra eta, bereziki, emakume ekoizleen lana.

Agroekologiaren Aldeko Hirien Sareak antolatutako "Nekazaritza elikagaien inguruko politikak landa-udalerrietatik: Agroekologiaren ikuspegiak" mintegian parte hartu zuen Urduñako Udalak martxoaren 6tik 7ra. Landa-eremuetako udalerrien artean lan kooperatiboa bultzatzea zen jardueren helburua.

Jarraian erantsiko diren irudiak Navaseko Udalak atera ditu.

 
  • 1. argazkia
  • 2. argazkia
  • 3. argazkia