Albisteak

 

Maiatzaren 2an Foru plazan izango zen feria ekologikoa bertan behar utzi behar izan dute, Covid-19 birusaren hedapena dela eta.

Herritarren beharrei erantzuteko, plazako merkatuaren baserritarrek etxez etxeko zerbitzua eskaintzen jarraituko dute.

685 75 76 58 WhatsApp telefono zenbakira idatzi behar da eskaera egiteko. Jarraitu beharreko lehen urratsa "Eskaera-orria jaso" mezua bidaltzea da. Produktuen zerrenda eta prezioak jaso ondoren, ordaintzeko modua adieraziko da.

Eskaerak ostegunean egin behar dira astero, 20: 00ak baino lehen. Elikagaiak larunbatetan banatzen dituzte, 12:00ak eta 14:00ak bitartean, etxeetako ateetan.

Plazara itzultzeko aukera izan arte, astero egingo dituzte etxez etxeko banaketak.